Batxilergoko 1. mailako erlijio klaseetan egindako proiektua, gure ingurune hurbileko etorkinen kolektiboekin lotutako zurrumurruak eta aurreiritziak lantzeko.
Ikasgelan gaia ezagutu eta landu ondoren, ipuin laburren lehiaketa bat egin dugu Lehen Hezkuntzako ikasleengan pentsatuta, gaiari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat egiteko helburuarekin.
Batxilergoko 1. mailako azken eskola egunean, sari banaketa egin genuen eta Espek ipuin irabazlea irakurri zigun. Eta boluntario batzuk LHko 3. eta 4. mailetatik igaro ziren horiek kontatzera.
Zorionak hiru irabazleei, Eleder, Sara eta Maddi!

Aviso Legal - Política de privacidad