DBHko sukaldari taldeak sukaldaritza lehiaketa honetan parte hartu du. Hirugarren edizioa da gazteentzat, gastronomiak gure kulturan duen garrantzia sustatzeko helburuarekin.
Lehiaketa errezeta baten hiru minutuko bideo bat egitean zetzan, intergeneralizazioa, sormena eta berrikuntza landuz.
Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako ikastetxeek parte hartu dute. Bi adin-tarte daude (12-14) (15-17). Gu 15-17 tartera aurkeztu gara. Gauzak horrela, 8 finalista egongo dira.
Poz handiz iragarri ahal dizuegu irabazi dugula zentroko bozketan, eskualdekoan eta probintziakoan. Beraz, abenduaren 10ean Basque Culinary Centerren jokatuko den final handirako sailkatu gara. Bertan, gure ikasleek zuzenean prestatu beharko dute bideoan egindako errezeta, finalista guztiekin.
Zorionak lan bikainagatik eta gozatu finalaz!!
Iruzkin berriak