Azken asteetan, 2. DBH-ko geletan elementu kimikoak jorratu ditugu fisika eta kimika ikasgaian, eta horretarako, ikasle guztien artean taula periodiko erraldoia egin dute pasilloaren horman jartzeko.
Era honetan, ikasleek ezagutu dituzte elementuen ikurrak, nork aurkitu, gaurko erabilerak, eta beste modu batetik hurbildu dira hain ezezaguna egiten zaien kimikako arlo honetara.
Aukera duzue taula hau ikusteko kurtso amaierara arte, horrez gain, mugikorrean deskargatzen baduzue QR kodeak ikusteko aplikazioa, ikasleek egindako elementu bakoitzari buruzko bideoak ikus ditzakezue.
Iruzkin berriak