Pasa den apirilaren 18an Casilda Iturrizar Parkera joan ginen, hainbat lekutako ur-laginak hartzera. Horretarako pote batzuk eraman genituen, eta eskularruak ez kutsatzeko. Hartzen genuen erakusgarri bakoitzean, data eta leku konkretua apuntatu genituen.
Uraren aparte, goroldio lagin batzuk ere hartu genituen gero laborategian aztertzeko.
Lehenengo, lagin desberdinak mikrosokopiotik aztertu genituen. Guztietan ez ziren agertu izaki bizidunak, baina batzuetan protozooak ikusi genituen. Zilioen bidez mugitzen dira, eta azkar gainera. Horregatik ez daukagu argazkirik. Goroldiotik hartutako laginetan askoz gauza gehiago ikusi genituen, hala nola zizare nematodoak, eta, harrigarriena, ur-hartza (tardigrado bat). Azken hau, hain zuzen ere, ikus daiteke argazki eta bideo batzuetan. Hor ikusten dira bere forma eta hanka txikiak, eta nola mugitzen den.
Mikroskopiotik aztertu eta gero, ura iragazi genuen iragaz paper batekin. Papera plaka Petri batzuetan jarri genuen uretan zeuden mikroorganismoak ereiteko eta hazteko inkubagailuan edo hazkuntzako berogailuan. Egun batzuk igaro ondoren, plakak ikertzeko atera genituen, eta mikrooganismo-mota desberdinetako kolonia ugari aurkitu genituen. Haien xehetasunak hobeto ikusteko, lupa baten bidez aztertu genituen.
Argazkietan agertzen da taldea laginak hartzen, mikroskopioarekin aurkitutako ur-hartza, eta plaka Petrin agertu ziren koloniak.
LANBIDE JARDUERARI APLIKATUTAKO ZIENTZIAK. DBH.4. MAILA
Iruzkin berriak