Beste urtebetez, hemen daude. Duela zenbait urtetik hona bezala, ilusioz, ikasgelaz eta ikasmahaiz beteriko mundu batean ibili ondoren, gure lehen solairuko leihatiletan “uso diedrikoen” saldo berri bat pausatu da.

Hainbat astez lan egin ondoren, Batxilergoko Marrazketa Teknikoko I. mailako ikasleek uso berritu horien diseinua osatu dute, eta urtero hurbiltzen digute hegazti geometriko baten gisako bake-mezu hori.

Egun batzuk igaroko dituzte gure ikastetxean eta gero hegaldia hartuko dute datorren ikasturtera arte agur esateko. Horrelakoa da gure uso maiteen bizitza.

 

8

Aviso Legal - Política de privacidad