Ikastetxeko gainerakoek bezala, Kultura Erlijiosoan Batxilergoko ikasleekin landu dugu ikasturte honetako Merkatu-txikiaren gaia, zainketekin zerikusia duena. Proiektua eta zainketen pedagogiaren gakoak ezagutu genituen, bizitzari eusten dioten lanen garrantziaz jabetu ginen eta “cuidadanía” kontzeptuari buruz hausnartu genuen.
Ondoren, eskerrak eman nahi izan dizkiegu bizitzan zehar zaindu gaituzten eta Zainketen Doako Zorra dugun pertsonei, eta, gainera, etxeko zainketa-lanak ordainetan egiten dituztenen lana aitortu diegu, gehienak emakumeak eta migratzaileak.
Jarri dugun asteko “zeregina” izan da hainbeste zaintza-zor ditugun pertsonei gure denboraren zati bat itzultzea, ondo merezi dutelako.
Horrela, ikastetxean, gure familietan eta gizartean guztion artean eraikitzen ari garen zainketa-sarea sendotzen laguntzen dugu.
Iruzkin berriak