Hilabete honetan Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du Zientzia Astea. Aste honen helburua da Zientzia eta Teknologiaren berrikuntzak gizarteari helaraztea.

Botanika, matematika, fisioterapia, arkeologia, astronomia, genetika eta kirola, kimika, telekomunikazioak, robotika, historia, ingeniaritza, fisika, biologia, biomimetika… Zientzia Astean hurretik eta modu praktikoan ezagutzen diren zientzia arloetako batzuk besterik ez dira.

Horretarako stand zientifiko batzuk gure esku izan ditugu, eta nahiz eta guztiak ikusteko astirik ez izan, ikusi ditugunak oso interesgarriak iruditu zaizkigu: kimika eta fisikako esperimentuak, emakumeak zientzian, mikroorganismoak, drogen eragina eta abar.

Bisita eginda, ateratzen dugun ondorioa hau da: zientzia ez da, uste dugun bezala, zientzialarien kontua bakarrik, eta ez dago guregandik hain urrun, hurbilago baizik. Eguneko ekintza arrunt askotan aurki dezakegu, eta zientziari diogun beldurra kentzen saiatzen bagara, oso mundu interesgarria deskubrituko dugu. Ateak zabal-zabalik ditugu!!!

Aviso Legal - Política de privacidad