Aurten, lehenengo aldiz, gure ikastetxean Zientzia Astea prestatu dugu.

Kurtso hasieratik, Fisika eta kimikako ikasgaiaren barruan, DBH-ko 2. mailako ikasleek esperimentu batzuk egiten dituzte klaseko lehenengo minutuetan.  Helburuak zerak dira: ikasleen artean zientziarekiko gustua sortzea eta ahozko gaitasuna lantzea.

Aste honetan ikasle horiek zientzia azoka bat prestatu dute patioan, eta egindako esperimentuak erakutsi dituzte lehen hezkuntzako ikasleen aurrean.

Txikientzat aukera paregabea da ikasgai honen barruan egin daitezkeen gauzak ikusteko, eta nagusiak, bestalde, oso harro sentitzen dira bere sormenak erakusten.

Esperientzia oso polita izan zen, gure standak arratsalde osoan zehar ikaslez beteta egon ziren,  eta segur aski, hurrengo etapan sartzear dauden ikasleek ideia politak hartu zituzten hurrengo urteetan proiektuak garatzeko.

Ate polita zabaldu da gure ikastetxean, espero dugu jende gehiagok hortik sartu nahi izatea!!!

Aviso Legal - Política de privacidad