Urriaren 11n, Bilboko Zabalguneko Eraikinean Be Zientzia azokaren lehen edizioan parte hartu genuen.
5.mailako ikasleek  zientziari buruzko gauza berriak ikasi dituzte hainbat tailerretan: estatistika, kalkulu-jokoak, papiroflexia logikoa, DNAren esplorazioa eta karbono-aztarnaren kalkulua.

Achucarro Neurozientziako Ikerketarako Euskal Zentroak, BC3 Klima Aldaketari buruzko Ikerketarako Euskal Zentroak eta BCAM Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak antolatu dute azoka hau, eta gure ikasleak zientziaren mundura hurbildu ahal izan dira.

 

 

Aviso Legal - Política de privacidad